XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORARIER. Neguko uria

Nolakoa izanen den hastera doan negu hau nehork ez dezake erran chuchen; joan den neguaz errechago zauku mintzatzea.

Orok orhoit dugu eman duela uri anhitz, noizetik noizera hotz bakhar batzuekin.

Lurrak alde othe ditu ala gaitzi zazko uri luze eta nasari horiek?.

Horra zer jakiteko ginduken; ez uria geldi araz edo ekhar araz dezakegulakotz gure nahitara; bainan izan baititeke bertze zerbeit egin dezakegunik uriak lurrari erakharri lakoken minaren sendatzeko.

Ardura ikhusi den gauza da uri anhitz eman duten neguetarik lekhora ogia chuhur heldu dela; hotz gehiagorekin eta heze gutiagorekin hobeki emaiten ohi baitu.

Horren arabera iduri luke ez lukela uri anhitz galdatzen ogiak; anhitzekin ez doanaz geroz ongi.

Nola bada bidegabe egiten othe dako uri soberakinak ogiari, eta zer egin dezokegu nun haren sendatzeko edo bederen bai arintzeko.

Badira lur legartsuak uritan heldu zeien ura laster iresten dutenak.

Halako lurretan huna zer gerthatzen den, jiten zeienean uria nasaiki eta luzaz.

Ur hura badoa gain behera, legartsu dagoena lurra, harria edo bertze lur azkar zerbeit hatzeman artean.

Bakharrik baloa hola beheiti, ez liteke mina hain handi, uriak diraueno bederen.

Bainan gauza gosea da ura; bere meneko dituen ordutik, hatzeman guziak baderamatza berekin.

Horra zer gerthatzen zeien lurreko gozoer, ongailutan ukhanik edo bere baitharik derauzkan gozoer.

Urak hartzen ditu eta baderamatza berekin gain behera; bidea baldin halako hatzemaiten badu, jauts arazten ditu ogiaren erroen hel mena baino beherago.

Galduak baitira ordutik ogiarentzat.

Hunek ez duke bere erroen hazteko gozorik gabeko edo gozo gutirekilako lur bat baizik.

Holako alhagian nola dezakete erroek indarrik eman landareari?.

Ikhusten dugu beraz uriak hein batetarik harat nola dakon aiphu ditugun lurretan ogiari kalte egiten; khentzen baitazko menetik bere hazkurriak.

Badira lur azkarrak, buztin dutelakotz, tinkago daudenak.

Halako lurretan, gainera heldu zeiezkin urak ez doatzi hain laster gain behera; eta nola emeki dabilan urak indar gutiago baitu edo zeren eremaiteko berekin, lur hetan uriak ez deramatzi hain laster dituzten gozoak, ez eta ere hain urrun, ura bera ere ez delakotz hain barna sartzen.

Beraz achala baino aphur bat beherago ereman balitza ere lur hetan uriak landareak nahi dituen gozoak, laster hatzemanak lituzkete hunen erroek; ez bailukete heien beherachago jaustetik halako kalterik.

Bada hauche ere halako lurren alde: lotzale direlakotz, hobeki baiterauzkate behin hartu dituzten ongailuak.

Uritan erori urari ez zako beraz hain errech halako lurrer bezen ongailuen ebastea.

Horra zertako, urite berez, lur hek hobeki emaiten duten ezen ez lur legartsuek.

Badira azkenekotz lurrak achaletik laster hala direnak gogorrak edo buztintsuak, nun ez baitezakete irets urik.

Halako lurretan badoa uria achalean beheiti, bainan gelditzen da handik lekhora laster.

Ogiaren erroek, luzatzen hastearekin, hatzemaiten dute ur hura eta hartan hotzak, aire eskasak laster gal arazten ditu, edo bederen khentzen deie beren indarra.

Halakotan landarea ez diteke ahul baizik izan; achaleko hazkurria ez du aski amatzeko, beheragoko erroak ez zazko alha.